Euskara elkarte
Euskara elkarteak euskalgintzako tokiko erakundeak dira, 1980ko hamarkadatik sortu izan direnak, neurri handi batean Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxen ideietan oinarrituta. Txepetxen formulazioan euskararen normalizazioa lortzeko hiru aldagai dira inportanteak: ezagutza, motibazioa eta erabilera. Euskara elkarteek azken bietan eragiten saiatzen dira batik bat.[1]
Elkarte hauen ezaugarri komun batzuk dira: herri edo eskualde mailan aritzea, herritarrek sortuak izatea, nornabako bazkidez osatuta egotea, antolaketa egituratua eta formalizatua izatea. Tokiko euskarazko hedabideen antolakuntzarekin ere egon dira lotuta kasu askotan 1980ko eta 1990eko hamarkadetatik aurrera.[2]
Elkarteen arteko federazio gisa Euskaltzaleen Topagunea sortu zen 1996. urtean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibañez Lusarreta, Ainara. (2006). «Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea: Euskara bultzatzeko ekintza berritzaileak» Karrika aldizkaria 100.
- ↑ «Historia» Euskaltzaleen Topagunea (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).